Tolosa CF Eskubaloia : sitio oficial del club de balonmano de Tolosa - clubeo

TOLOSA ESKUBALOIKO NESKAK INDARTXU

21 de octubre de 2018 - 19:55

Nesken taldeek hasiera ezin hobea eman diote denboraldiari!

Aurtengo Txapelketa hasi denetik, Jubenil Nesken Taldeak lau partido jokatu ditu eta lauetan garaipena lortu du. Kluba gogotsu dago aurten talde honek lor dezakena ikusteko. Beraiek izango dira  Klubean nesken lehen senior taldea sortu beharko dutenak datorren urtean, era honetara, klubaren helburu nagusienetako bat lortuz: Neskeen artean, infatiletatik hasi eta seniorretaraino, gutxinez adin bakoitzeko talde bat edukitzea, mutilek duten era berean.

Bestalde, Kadete Neskek ere hasiera bikaina izan dute, jokatutako bi partiduak irabazi baidituzte eta jubenilak bezela, beraien txapleketan lehen postuan dira. 

Azkenik, datorren astebukaeran Infantil Neskek hasiera emango diote denboraldiari. Jon Iraola, Klubeko kirol arduradunak adierazten duenez, gure gazteak ere prest  daude denboraldi polit bat egiteko.

AUPA TOLOSA ESKUBALOIKO NESKAK!!!!!

Comentarios

Eva Estivariz 22 de octubre de 2018 20:22

Aupa neskak , segi horrela!!

Ningún miembro celebra su aniversario este mes.